XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idazleen batzarra Baionan

Baina nortzuk dira idazleak? Alkartearen araudiak hauxe dino: Alkartean sartzeko, benetako idazlea izan behar da; eta horretarako, gutxienez 50 artikulu aldizkarietan argitaratuak nahiz liburu bat idatzia euki behar da.

Hauxe da, Alkartean sartzeko eskatzen dan lehenengo baldintza edo kondizinoa.

Baina Alkartean sartu eta alferkerian egoteak ez dau balio.

Idazleen artean nagitasuna sortu ez dadin, urte birik urte bira, bakoitzak egin dauan lanaren azterketea egingo da, eta bertan ikusiko da nortzuk Alkartean iraun eta nortzuk baztertuak izan behar daben.

LUIS MITXELENA Euskararen batasuna il edo bizizkoa da; alegia...

Horretarako, egindako lana ikusiko da, eta barruan jarraitu gura dabenak, urte barruan 12 artikulu nahiz 3 entsaio edo urte biren buruan liburu bat idatzi behar izango dabe.

Baina ba dago bigarren baldintza bat eta beronek erantzuten deutso Alkartea zetarako sortu dan itaunari.

Euskera bateratuan idatzi beharra da bigarren kondizino hau.

Egia esateko, Alkarte honen sortzearen indar nagusiena euskera bateratua zabaltzeko nahia izan da, hainbeste oztopo, hainbeste azpiko lan batasunaren kontra erabilten zirala ikusirik.

Euskerearen batasuna derrigorrezkoa dala senetitzen dogunok, euskerearen historian garrantzi andiko mementó baten gagozala pentsatzen dogunok, alkartu egin gara.

Talde bat sortu dogu alkarren indarra ta sua euskerearen onerako batzeko eta euskal literatura ta kulturea goi mailetara jasoteko asmoarekin.

Baionako bigarren batzar nagusi honetan beste gai askoren artean, euskerearen batasunari zelan indar barri bat emon aztertu zan, sei ordu t`erdiko alkarrizketa luze ta sakonean.

Mugearen alde bietatik etorritako idazleak, argi ta garbi agertu zituen euren eritxiak; eta artutako erabagien ondorenak, zeuok guztiok euskal literatura berbiztuaren bitartez ikusi ta biziko dozuez.

JUAN SAN MARTIN Euskeraren inguruan, ez sasi letraduei!

Jaunak, euskerearen batasuna martxan dago; eta munduan ez da sortu indarrik, batasun hori geldierazoko dauanik, batasuna baitá gure erriaren gurari ta beharrizanik aundiena.

XABIER GEREÑO.